XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

3/ Hizkuntzaren eta literaturaren interesagatik baino askoz gehiago, gaiaren interesagatik hasi ohi dira itzulpenak 1970 inguruan.

Beste klasikotasun baten gurariak du orain erakarmena.

Euskara mundu modernura ireki nahi da.

Kultura modernuaren erakuntzan partehartzen duten ideologia, jakintza, mogimendu eta korronteak, eta bereziki sozialismoa, bereganatu egin behar dituela euskal kulturak, pentsatzen da.

Garai bateko izen madarikatuetako asko ikus ditzakegu orain itzulirik: Camus, Bertrand Russell, Kafka, Huxley, Marx, Engels, Hikmet, Dobb, Freinet, Tinieh, Kolakowski, Voltaire.

Lur editorialea izan da itzulpen mota hauen eragilerik biziena.

4/ Orain aipatu nahi dugun itzulpen-joera hau, 1968 inguruan plazaratu zen indarrez.

Margo Ederdun Enziklopediak idazle mordoxka bat bultzatu zuen lanera.

Ikastola inguruko liburugintzaren itzulpenez ari gara.

Hasi ez dira orain hasi ikastolarako eta haurrentzako itzulpenok.

1962-1964 aldera, ipuinak itzultzen saiatu izan da Edili.

Baina berrikitan planifikatu eta ugaldu da itzulpena.

Ikastolari eta honen inguruari begiratzen dieten itzulpenak, hirutan bereiz litezke: a) pedagogi arazoetakoa: Freinet izan da itzulpenetan erabiliena, 1972tik hasita; b) ipuinak itzultzen ere ahalegin handia egin da, 1974etik hona batez ere.

Ia ipuin klasikoak oro euskaraturik ditugu.

Harritzekoa da, tradizio eta folklore hain aberatseko herria izanik gurea, zein guti baliatu dugun ipuingintzan gure aintzinatea; e) textuen itzulpenak ere orain-oraintsukoak dira.